Estado del pedido x
Cerrar sesión

911516623

Pneumatikoak Euskera

Autoaren pneumatikoak aldatu behar badituzu eta aniztasun eta prezio baxuen bila bazabiltza, ez iezaiozu irakurtzeari utzi, ez zara damutuko. Orain, neumaticos-online.es webguneari esker, pneumatiko mota asko dituzu eskuragarri etxetik mugitu ere egin gabe, click bakar batean. Bestalde, ez ahaztu ez dugula bakarrik lan egiten, muntaketa tailer ugari ditugu gurekin elkarlanean munduan zehar bezeroei emaitzarik onenak ziurtatzeko helburuarekin. Ezin duzu gure abantailak behatzeko aukerarik galdu, behin ezagututa ez baitago eskaintzei uko egiterik.

Pneumatiko bikainak, prezio ezin hobean.

Lehendabizi, gure produktuak aurkeztu nahi dizkizugu. Ezaugarri askotako pneumatikoak eskaintzeaz gain, hainbat markarekin egiten dugu lan, besteak beste, Michelin, Pirelli, Goodyear, Bridgestone, Continental edo Hankook-ekin. Autoa edo motorra duzula, ez duzu gure 25000 pneumatiko mota desberdin en artean begiratu besterik, zure beharretara hoberen egokitzen dena aukeratu, eta konturatzerako, erabateko segurtasun eta erosotasunaz gozatzen egongo zara; ez ahaztu pneumatikoen egoera txarra istripuen kausa nagusietariko bat dela. Gainera, diru kontua ez da oztopo bat izango: marka bikain hauek prezio ezin hobean lortu ditzakezu.

Zerbitzuaren kalitatea: produktuarena bezain garrantzitsua.

Udako, neguko, edo sasoi guztietarako pneumatikoak aukeratuta ere, bi baino gehiago erosten badituzu bidaltze-gastuak guk ordainduko ditugu, zure fideltasuna saritzea premiazkoa dugulako. Gainera, badakigu itxaronaldiak inork ez dituela gustuko, horregatik pneumatikoak 2-4 lanegunen buruan jasoko dituzu. Ordainketa egiterako momentuan, ez duzu arazorik izango, hainbat erraztasun ematen baitizkizugu. Paypal, kreditu-txartela, edo banku transferentzia erabiliz ordaindu dezakezu Interneten bidez, edo, nahiago baduzu, aurreko aukerek segurtasuna bermatzen ez dizutelako, produktua jasotzean ordaindu dezakezu esku-dirutan. Baina, zer egin egingo duzu pneumatikoak baliagarri ez bazaizkizu? Edo eskaintza hobea aurkitzen baduzu gure produktuak erosi eta gero? Edo pneumatikoek akatsen bat baldin badute? Oso sinple: 30 eguneko epea duzu zure produktuak bueltatzeko, guztiz dohainik, berdin du zer motatako pneumatikoak diren, udakoak ala negukoak, marka batekoak edo bestekoak.

Lankidetasunaren garrantzia gure politikan.

Lehen aipatu dugun bezala, ez dugu bakarrik lan egiten; hau da, 2900 muntaketa tailer baino gehiago ditugu gurekin elkarlanean mundu osoan zehar. Horri esker, edonon eta edonoiz izango duzu tailer bat prest zure gurpilen pneumatikoak aldatzeko, ez duzu gure webgunean sartu besterik, posta-kodea zehaztu, eta berehala aurkeztuko dizkizugu hurbilen dituzun tailerrak.

Gure bezeroen iritzia dugu bermerik behinena.

Besterik ezean, gure bezeroen iritziak irakurtzera gonbidatzen zaitugu, erreferentzia-puntu garrantzitsua izan daitekela uste dugulako. Gure produktuak jada frogatu dituztenek baino hobe ez ditu inork ezagutzen, horregatik gomendatzen dizugu TrustPilot-en idatzitako iruzkinak irakurtzea, eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko zalantzarik ez izatea.

Erosi merkea pneumatikoak orain!

Udako Pneumatiko

Neguko Pneumatikoak